Piercer-a

Mariona Huertas, piercing-aren munduan sartu zen 1994an, modu autodidaktikoan. Gerora, nazioarte mailako hainbat ikastaro eta mintegietan parte hartu du, hala nola Kaliforniako Gaulet eskola ezagunean prestatua da piercer moduan. 1999an bere estudio propioa zabaltzen du, OZONO, Bilboko bihotzean kokatua, hiri honetako Kasku Zaharrean (Belostikale, 10).

Egun, piercer moduan egiten duen lanaz gain, bai Euskal Herrian zein Estatu espaniarrean ezaguna dena, irakasle eta zuzendari gisa aritzen da piercer berriak prestatuz eta aholkatuz. Jakin min handi batek eta maite duen ofizio honetan aurrera egite nahi batek bultzatuta, bere burua prestatzen eta formatzen jarraitzen du, nazioarte mailako mintegietan, bai ikasle zein hizlari moduan.

Los Angeles, Las Vegas, Atlanta edo Milan Mariona Huertasek bisitatu dituen hiriak dira, hainbeste maite duen Body Artearen teknika honetan aurrera egiteko, garatzeko zein eguneratzeko.

2008tik, Mariona Huertas Nazioarteko Piercer Profesionalen Elkarteko (APP) Estatu espainiarreko kide bakarra da.

Nazioarte mailako elkarte hau, irabazi asmorik gabekoa da eta 1994an sortu zen Kalifornian (AEB). Elkarte honetako partaide izateko bete beharreko higiene baldintzek, goi mailako protokoloak eta standarrak osatzen dute.

OZONO estudioan, Mariona Huertasek hastapenetarako bitxi bereziekin egiten du lan, lehendabiziko jartzeetan, orbaintze epealdietarako.

Titanioarekin lan egiten du beti (protesietan erabiltzen den materiala). Biokonpatiblea den material honek alergiak saihesten ditu, hala nola, nikelak eragiten duena. OZONO estudioan, Mariona Huertasek barne hari bitxiekin lan egiten du.