Estudioa

Ongi etorri OZONOra!

OZONO body piercing eta tatuaietan espezializatutako estudioa da. Bere azalera 75 metro karratutakoa da, eta nabarmentzekoa da esterilizaziorako duen zonalde zabala, zeinek  azken belaunaldiko tresneria biltzen duen esterilizazio egokia lortzeko helburuarekin. Gainera, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat OZONOk sarbide aproposa du.

OZONOn, kalitatezko bitxiak, hauen aukeraketa zabala eta atzerritik ekarritako piezak aurkituko dituzu. OZONOren bitxi eskaintzaren barruan piercingeko modelo klasikoak daude, hala nola, modelo berritzaileenak. Baita ere, OZONO estudioan beste kultura batzuetatik ekarritako bitxi bilduma tradizionalaz goza dezakezu.

OZONOn aurki dezakezun bitxien materiala anitza da, hauen artean: titanioa, silikona, harribitxiak, pyrex-a, eta material organikoak, hala nola, zura, hezurra, adarra, eta 18 kilatezko urrea.

Urteak daramatza Mariona Huertasek nazioarte mailako ikastaro eta mintegietan parte hartzen, munduko hainbat tokitan, hala nola, Los Angeles, Amsterdam, Berlin, Las Vegas, Atlanta edota Milanen, eta bere curriculumean, bere profesionaltasuna bermatzen duten hainbat agiri  aurki ditzakegu. Horrela, Mariona Huertasek bere jakinduria eta esperientzia baliatzen ditu Body Artearen mesedetan, eta irakasle eta hizlari gisa aritzen da bai berak zuzentzen dituen mintegietan zein nazioarte mailako mintegietan.

Horregatik, OZONO estudioan goi mailako teknikarekin egindako piercing-az gozatuko duzu, seriotasuna, ardura eta zintzotasunaz egindakoa.

OZONO estudioa Mariona Huertasek zuzentzen du, 1994tik piercerra da eta Nazioarteko Piercer Profesionalen Elkarteko (APP) partaidea da.

Gure Instalazioak

OZONO estudioaren ezaugarrietako bat, esterilizazio zonalde zabala da. Esterilizazio zonalde honek, bezeroaren gorputzean sartuko den materiala prozesatzea du helburu, horregatik garrantzitsua da modu seguruan egitea, balizko kutsadura arriskuak saihesteko. Zonalde honetan, materialak desinfektatu eta esterilizatzen dira, eta bakteriengandik libratzen, odol bidezko gaixotasunak ekidituz.

Esterilizazio zonalde honek lerroko 8 metro ditu, eta material porotsuekin egina dago, horrela materialak modu errezean desinfektatzeko. Zonalde honek duen tresneria berezia da, higiene kalitatea bermatzeko, gailu hauen artean daude: garbigailu kirurgikoa (hondar organikoak garbitzen dituen gailua), esterilizatzaile arina, eta, autoklabea, lehortze prozesatzailearekin eta hutsune bonbarekin. Gailu hauek hilero testatzen dira hauen funtzionamendu egokia eta bakteriarik gabeko prozesua bermatzeko.

zona de esterilización ozono bilbao Zona esterilación piercing ozono bilbao